Zozketa: 300 euroko esperientzia-sorta
“Portugalete Uri Urena” Gabonetako Erakusleiho eta Dekorazio XXIII. Lehiaketa, 2025
DESKRIBAPENA
“Portugalete Uri Urena” Gabonetako Erakusleiho eta Dekorazio XXIII. Lehiaketa, 2025ekoa, dela eta, sarietako bat herri-botoaz erabakitzen da eta bi kategoria desberdin ditu, establezimenduaren jardueraren arabera:
- Erakusleiho onenaren saria, merkataritza- eta zerbitzu-establezimenduei emandako herri-botoagatik. Saria eskudirutan: 200 €. Diploma bat eta 2026an 3 x 8 tamainako publirreportaje baten agerraldi doako bat enportugalete.com hilabetekarian.
- Erakusleiho onenaren saria, ostalaritzako establezimenduei emandako herri-botoagatik. Saria eskudirutan: 200 €. Diploma bat eta 2026an 3 x 8 tamainako publirreportaje baten agerraldi doako bat enportugalete.com hilabetekarian.
Herritarren parte-hartzea bultzatu nahian, Portugaleteko Udalak honen zozketa antolatu du: 300 euroko esperientzia-sorta, lehiaketan parte hartzen duten merkataritza, ostalaritza eta zerbitzuen establezimenduetan kontsumitzeko. Zozketan parte hartu ahal izango dute herri bozketa egiteko paratutako webgunean establezimendu baten aldeko botoa ematen duten guztiek.
PARTE HARTZEKO ESKAKIZUNAK
Zozketan parte hartu ahal izateko, ezinbestekoa izango da herri bozketan parte hartu izana gutxienez bi kategorietako batean, Portugaleteko Udalaren webgunean.
Hona hemen herri-bozketan parte hartu ahal izateko eskakizunak:
- Hamasei urtetik gorakoa izatea. Eskakizun hori egiaztatzeko, irabazleak dagozkion agiriak aurkeztu beharko ditu.
- Herri-bozketa linean bakarrik egingo da, horretarako prestatutako estekan.
- Boto bat bakarrik onartuko da posta elektroniko bakoitzeko. Boto hori aldez aurretik egiaztatu beharko da, boto-prozesuan zehar emandako postara egiaztapen-kode bat bidalita.
BOTOA EMATEKO ALDIA
2025eko abenduaren 11tik 31ra.
SARIA
Zozketatutako den saria, esan bezala, 300 euroko esperientzia-sorta bat izango da. Hona hemen horren baldintzak:
- Sorta “Portugalete Uri Urena” Gabonetako Erakusleiho eta Dekorazio 2025eko Lehiaketan parte hartzen duten merkataritza, ostalaritza eta zerbitzuen establezimenduetan kontsumitu beharko da.
- Irabazleak gutxienez merkataritzako establezimendu bat, ostalaritzako establezimendu bat eta zerbitzuen arloko esablezimendu bat hautatuko du eta gehienez hiru arloetako hiruna establezimendu. Hautatutako establezimendu bakoitzean gehienez 100 euro kanjeatuko dira, zenbateko osoa gehienez 300 eurokoa.
Erosketa edo kontsumoaren prezioa ez bada balearen guztizko baliora iristen, soberako kopurua ez da inolaz ere eskudirutan lortuko. Era berean, establezimendu berean gastatutako zenbatekoa 100 eurotik gorakoa bada, hortik gorako zenbatekoaren aldea zozketaren irabazleak ordaindu beharko du.
ZOZKETA
- 2026ko urtarrilaren 7an (asteazkena) egingo da.
- Zozketa egiteko, aplikazio informatiko bat erabiliko da. Aplikazio horrek ausaz hautatuko du irabazle gisa bozketaren unean sortutako erregistro-zenbaki bat, bere establezimenduari edo dekorazio gogokoenari botoa eman dion pertsonaren telefonoari lotua, boto hori horretarako paratutako Portugaleteko Udalaren webgunearen azpidomeinuan emanda.
Horren ostean, sistema bera erabiliko da ausaz hautatzeko hiru erregistro-zenbaki gehigarri, bakoitza erreserbako telefono zenbaki bati lotua. Erregistro-zenbaki horiek erreserba-zerrenda batean idatziko dira, hautatze-ordena hertsiki errespetatuta, agian aurreikusitako epean ezin izango delako kontaktatu hasiera batean hautatutako pertsona edo pertsona horrek agian ez duelako beteko 16 urtetik gorakoa izateko eskakizuna.
- Portugaleteko Udalaren Merkataritza Sailak deitu egingo dio irabazleari, bozketan adierazitako zenbakira deitu
Boto-emaileei dagokie kontaktatzeko telefono zenbaki zuzena ematea, irabazle suertatuz gero komunikazio egokia egiteko. Horregatik arazorik sortuz gero, hori ez da izango Portugaleteko Udalaren ardura.
- Era berean, behin irabazlea kontaktatuta, ezarritako adina izango ez balu, baztertu egingo litzateke eta hurrengo hautatuarekin egingo litzateke kontaktua.
- Irabazleen zerrenda udal webgunean argitaratuko da, zehatz-mehatz “Portugalete Uri Urena” Gabonetako Erakusleiho eta Dekorazio 2025eko Lehiaketan herri-bozketa egiteko paratutako azpidomeinuan.
- Saria kanjeatzeko epea 2026ko otsailaren 28ra arte (larunbata) egongo da zabalik.
DATUEN BABESA
Portugaleteko Udalak deialdi honen esparruan jasotako datu pertsonalak erabiliko ditu, horren helburu bakarra delarik “Portugalete Uri Urena” Gabonetako Erakusleiho eta Dekorazio 2025eko Lehiaketan herri-bozketan parte hartzen dutenen artean 300 euroko esperientzia-sorta bat zozketatzeko kanpaina kudeatzea eta, horrela, egiaztatu ahal izatea ezarritako eskakizunak bete egiten direla. Zure datuak hirugarren erakunde batzuei jakinaraziko dizkiegu, zure eskaera izapidetzeko beharrezkoa denean edo lege-mailako arau batek hala eskatzen duenean, baina ez dago aurreikusita zure informazioa Europako Esparru Ekonomikotik kanpo lagatzea. Zure datuak gordeko ditugu aplikatu beharreko legeek behartzen gaituzten bitartean. Interesdunek datuak eskuratzeko, zuzentzeko, ezabatzeko, mugatzeko, aurkaratzeko eta eramateko eskubideak baliatu ahal izango dituzte Portugaleteko Udalaren aurrean (Orube plaza z. g., 48920 Portugalete, Bizkaia). Bestela, datuak babesteko gure ordezkariarengana jo dezakezue dpd@portugalete.org helbide elektronikoaren bidez.
Zure datuen tratamenduaren gaineko argibide gehiago behar izanez gero, jo ezazu www.portugalete.org webgunera.
Norbaitek uste baldin badu bere eskubideak ez direla aintzat hartu, Datuak Babesteko Euskal Agintaritzara jo dezake: https://www.avpd.eus/inicio/.